202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa 2013ko
bigarren seihilekoan. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko urriaren 7an, erabaki zuen onestea 2013ko bigarren seihilekoari dagozkion hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioko kuotak, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere, alegia, 2013ko urriaren 8tik azaroaren 8ra bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2013ko urriaren 7an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1314058