202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Desjabetzeko Plan Berezia, Marcilla karrikako 6ko etxebizitzetarako higiezinean oztopo arkitektonikoak kendu beharrez.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2013ko irailaren 17ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea “Desjabetzeko Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kendu beharrez”, Marcilla karrikako 6ko jabeen elkarteak sustaturik. Xedea du baldintzak definitzea 31. poligonoko 320. lurzatiaren hegalkinaren zati bat desjabetzeko, sustatzaileenaren ondoan baitago, Marcilla karrikako 6ko etxebizitzetarako higiezinaren barnean oztopo arkitektonikoak kendu beharrez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko urriaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1314062