202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

AR-2ko plan partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra
bitarteko lurzatien xehetasun azterlanaren testu bategina.
Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2013ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea AR-2ko plan partzialeko UB-3ko UB-3.1etik UB-3.6ra bitarteko lurzatietan (32. poligonoko 556.etik 561.ra bitarteko lurzatiak, katastroko datuen arabera) Martin Resano Lópezek sustatu duen xehetasun azterlanaren testu bategina, lurzati horietarako ezarritako eraikuntzako gehieneko lerrokadurak berriz definitu beharrez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2013ko urriaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1314055