202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Obrak legeztatzea

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2013ko irailaren 5ean:

RUV 05-SEP-13 (28/UV).

Ikusirik hirigintzako diziplinako 2013/0120 espedienteko jarduketak, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrak Miguel Cuestari abiatu baitzion González Tablas karrikako 3ko 1. ezkerrean duen etxebizitzako terrazan obrak egiteagatik (hura lauzatu da, eta horren ondorioz kota goititu da eta dike efektu bat sortu, 1. eskuineko terrazako euri uren hustuketa egitean) Udalaren baimenik gabe, 2013ko uztailaren 1eko ikustaldiaren txostenak egiaztatu duen gisara,

EBATZI DUT:

1.–Miguel Cuestari errekerimendu egitea, helbide horretan egindako hirigintzako jarduketa arauz kanpokoaren sustatzailea den aldetik, hilabeteko epean aurkez diezaion udal honi behar den dokumentazioa, lizentziarik gabe egin duena erregularitzatu beharrez, hori bidezko bada, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 200, 199.b) eta 189.1.c) artikuluetan xedatuari jarraikiz.

2.–Interesdunari ohartaraztea ezen, legeztatze hori ukatzen bada edo horretarako emandako epetik kanpo eskatu ez bada, Udal honek aldaturiko errealitate fisikoa lehengoratzea eskatzen ahal du, hirigintzako ordena urratua berrezarriz, eta pertsona behartua hertsatzen ahal du, isun hertsatzailea paratuz, berrezartzeko neurriak betearaztera. Isun horiek hamabi izan daitezke hurrenez hurren, hilabetez hilabete, 600 eurotik 6.000 bitartekoak. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 204. artikuluaren 1.b), 1.c) ataletan eta 3.ko bigarren paragrafoan 95, 96.1.c) eta 99. artikuluei dagokienez ezarritakoari jarriakiz.

3.–Interesdunak hamabortz egun balioduneko epea izanen du, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluari jarraikiz, denbora horretan alegazioak egin edo frogak aurkez ditzan, bere eskubideen defentsan.

4.–Ebazpen hau espedientean agertzen diren interesdun guztiei jakinaraztea, jakin dezaten.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2013ko urriaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1313784