202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2013ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, legeak nahi duen quoruma zuela. Hona haren xedapen zatia:

1. Hasiera batean onestea Olaibarko Udal Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 eta 71. artikuluei jarraikiz, baita ingurumen ondorioen azterlana ere.

2. Jendaurrean edukitzea espediente osoa, Udal Plan Orokorra, Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua eta ingurumen ondorioen azterlana, bi hilabetez eduki ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturik.

3. Txostena eskatzea ukitutako kontzejuei eta Iruñerriko Mankomunitateari, planeamenduak ukitzen dituen Mankomunitatearen zerbitzuei buruz. Halaber, hasiera batean onetsitako plana Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan xedatuari jarraikiz.

4. Etxebizitza babestuaren exentzioa eskatzea.

5. Lursailak birzatitu, eraiki eta eraisteko lizentzien etenak, halako eremu edo erabilera jakin batzuetarako denak, ukitutako eremuen zerrenda hau onestea:

–5. poligonoko 12. lurzatia, Otsakainen.

–1. poligonoko 13. eta 14. lurzatiak, Enderitzen.

Olaibarren, 2013ko urriaren 9an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1314054