202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udaltzainburua kargutik kentzea

2013ko urriaren 4an ondoko ebazpena eman zuen Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak. Hona haren testu osoa:

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu eta zinegotzia izateari uko egin diodanez 2013ko urriaren 4an, legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukatutzat jotzea 2011ko ekainaren 11n José Antonio Cuesta Márquezi egindako izendapen libreko kontratua Noain Elortzibarko Udaleko udaltzainburu izan zedin. Kargua utziko du 2013ko urriaren 10ean.

2. Ebazpen hau igortzea José Antonio Cuesta Márquezi, Udaleko Kontu-hartzailetzara, Udaleko ordezkari sindikalei eta Gestpyme Asesoresi, baita Udalaren Odoko BIlkurari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2013ko urriaren 4an.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1314061