202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Lurreko horma-hilobien tasak

Mendigorriko Udalak, 2013ko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lurreko horma-hilobietarako berrikitan onetsi diren tasen eranskina:

“Egoki ikusten da, gaur egungo usadioari jarraikiz, ehortzi denetik gutienez 10 urte iragatea hilotz bat hobitik ateratzeko. Bertzalde, birendako horma-hilobietan ez da egoki ikusten beherago dagoen hilotza hobitik ateratzea, 10 urte iragan ez badira goikoa ehortzi denetik.

Horren ondorioz, horma-hilobi hauek 10 urtean erabiliko dira, edo gehiago, harik eta bigarren hilotzak 10 urte bete arte.

Erabiltzeagatik, ordainketa hau eginen da:

–Ehorzketa birendako horma-hilobian, 180 euro lehen okupatzaileagatik, 10 urterako. 10 urte horretan bertze ehorzketa bat egiten bada, 18 euro ordaindu beharko da 10 urtetik goitiko urte bakoitzeko, bigarren okupatzaileen 10 urteak bete arte.

“Kendu egin da erroldatu gabeendako tasa desberdina. Tasa bakarra ordainduko da, erroldatuendako eta erroldatu gabeendako.”

Mendigorrian, 2013ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1314093