202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak eta zergak

Udalak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, ondoko erabakiak hartu ditu:

1. Egun indarra duten ordenantza fiskaletako tasak bere horretan uztea. Haien azken aldaketa 2008ko urriaren 2ko osoko bilkuran onetsi zen, eta aldaketaren testua 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Orobat, Herriko jabari publikoan interes orokorrekoak izan edo herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina erantsi zaie horiei, 2009ko azaroaren 5eko bilkuran onetsi eta 2013ko ekainaren 6ko osoko bilkuran aldatu zena. Haien testuak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta 2013ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an. Orobat, bertze eranskin bat, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarena, 2011ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, argitaratu baitzen. Bere horretan utziko dira 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina, bertzelakorik xedatzen ez den bitartean, bai eta ondoriozko testu bategina ere.

Onespena jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta horrekin batean erabakia irmo bilakatuko.

2. Zergen indizeak, ehunekoak eta karga-tasak bere horretan uztea, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarraituko baitute, bertzerik xedatzen ez den bitartean, 2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20koan, agertzen diren gisan.

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean.

Errekurtsoak: erabaki irmoen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1313747