202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Herriko ostatuaren eta etxebizitzaren errentamendua

Iturengo Udalak, 2013ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea, Iturengo Herriko Ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua eta, horrekin batean, Kontseilu karrikako 38an dagoen etxebizitzaren errentamendua emateko, bertzeak bertze, baldintza hauei jarraikiz:

–Errentamenduaren iraupena: 5 urte, bertze 5 urte gehiago luzatzeko aukerarekin.

–Hileko errenta: 300,00 euro gehi B.E.Z.a. Horixe izanen da hasierako prezioa.

–Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.

–Eskaintzak aurkezteko epea: eskaintzak Iturengo Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean, horretarako onetsitako baldintza administratiboen agirian adierazten den gisara.

–Behin-behineko fidantza: 500,00 euro.

Klausula administratibo partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Iturenen, 2013ko urriaren 13an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1314181