202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien fitxategi berriaren sorrera

Alkatetzaren 2013ko urriaren 10eko 146/2013 Ebazpenaren bidez, onetsi da Arriskutsuak izan daitezkeen animalien fitxategi berriaren sorrera, datu pertsonalak baitauzka. Ondotik ematen da aipatu ebazpena:

Udal honetan, 2013ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2013ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa) arautu da Arriskutsuak izan daitezkeen animalien gaineko ordenantza. Ordenantza horrek datu pertsonalak dauzkanez, egokia da hura arautzea eta erregistratzea, 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duten arauetan xedatuari jarraikiz.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

DEKRETATU DUT:

1. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien fitxategia indarrean jartzea. Haietan datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dira. Hona hemen:

ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN FITXATEGIA

Deskribapena

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak erregistratazea eta haien lizentziak tramitatzea, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Ertaina

Xedeak eta erabilerak

Arriskutsuak izan daitezkeen zakurren erregistroa eta kontrola. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia eskuratzea

Ukituak

Animalien jabeak

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakia

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernuari, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen xedapen iragankor bakarraren arabera.

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Telefonoa

EZAUGARRI PERTSONALAK

Aseguruaren datuak

Jaioteguna

BEREZIKI BABESTUAK

Osasuna (txosten psikologikoa) (1)

ARAU-HAUSTEAK

Administratiboak

(1) (81-6 art.-1720/2007 ED).

1. Lehenbiziko atalean aipatu diren datu pertsonalak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ezkabarten, 2013ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Pedro M. Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1314206