202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

2014ko karga-tasak. Onespena

El Bustoko Bizilagunen Batzarrak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen aho batez, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2101 izanen da.

Gainerako tasak ez dira aldatuko.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

El Buston, 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jesús María Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L1314086