202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

SK2ko UE10eko urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2013ko urriaren 1eko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen SK2 sektoreko UE10eko urbanizazio proiektu bategina, Kaxernarat, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Akordio honen aurka, ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2013ko urriaren 9an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1314152