202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, 03/2013 aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2013ko aurrekontuan, kreditu gehikuntza sarturik horretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arruazun, 2013ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1314057