202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

8. zonako 5. exekuzio unitatearen xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko irailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 8. zonako 5. exekuzio unitatean Elena Labiada Bañosek eta José Manuel Resa Gáratek sustatu duten xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arguedasen, 2013ko urriaren 9an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1314053