202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Funtzionario bilakatzea

Arantzako Udalak, 2013ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko 19/2013 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki du:

1.–1. eranskinean agertzen den langilea sartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua.

2.–Ebazpena jakinaraztea interesdunari eta haren eranskinarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

3.–1. eranskinean agertzen den langileak, funtzionario bihurtu denak, orain arteko lanpostuari atxikirik jarraituko du eta jasoko ditu Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritako funtzionarioendako ordainsariak.

Arantzan, 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

I. ERANSKINA

Deiturak eta izena: Anjel Urtxegi Telletxea. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2011-02-07. Gradua: 1.

Iragarkiaren kodea: L1314115