202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Estatuko Administrazio Orokorraren
eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinaturiko esparru-hitzarmenari atxikitzeko protokoloa

María Ascensión Gárriz Ripak, Allingo Udalaren izenean.

Aditzera ematen dut:

Allingo Udalak, 2013ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki duela atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010ko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2013ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2013ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an.

Horrenbertzez,

Adierazten dut:

Allingo Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta klausula guztiei loturik.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2013ko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraituz, oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari.

Allinen, 2013ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1314109