202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera sailkaturako lizentziak

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta aipatu Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Lege hori bera garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Avícola Los Morenicos, S.L. Jarduera: hegaztitegia paratzea. 10. poligonoko 1361. lurzatia.

Ablitasen, 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1314139