202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

210/2013 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, jendaurrean jartzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen duten arreta herritar guztientzat izan dadin lortzeko neurriei buruzko foru dekretuaren proiektua.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak, ekainaren 26an emandako 148/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen duten arreta herritar guztientzat izan dadin lortzeko neurriei buruzko foru dekretuaren proiektua egiteko prozedurari hasiera eman dio eta Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia izendatu du arau hori egin eta tramitatzeko ardura izanen duen organo.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.

Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuak egin duen txostenean agerian utzi da foru dekretuaren proiektuak, duen edukiarengatik, interesdun askorengan izanen duela eragina eta, ondorioz, bidezkoa da eduki hori jendaurrean jartzea, egokiak diren alegazioak egin ahal izateko.

Horiek horrela, kontuan hartuta xedapen honen izaera eta xedea, eta ukituak izan daitezkeen herritarrei eta entitateei entzunaldia ematearren, komenigarria eta egokia da proiektua jendaurrean jartzea, ahalik eta interesdun gehienek haren berri izan dezaten.

Horrenbestez, aipatutako legezko aginduek eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Jendaurrean jartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen duten arreta herritar guztientzat izan dadin lortzeko neurriei buruzko foru dekretuaren proiektua. Proiektuaren testua kontsultatu ahal izanen da Nafarroako Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua; Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren htttp://www.navarra.es web orrian.

2. Hilabeteko epea irekitzea, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritar eta entitateek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez diezazkioten Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 7an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1313842