202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2013 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Ana Cristina Guerra Lacunza andrea Nafarroako Ospitaleguneko Digestio Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Ana Cristina Guerra Lacunza andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleguneko Digestio Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko urriaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1313793