198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

UHARTE

Ebazpen jakinarazpena

1. Jarraiko zerrendan ageri diren ebazpen proposamenak ezin izan dira jakinarazi –zehazten diren zehapen-espedienteetan eman dira horiek, eta zirkulazioaren alorrean indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatu dira–. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Frogatutzat jotzen diren egintzak, egindako arau haustea, haren kalifikazioa, haren erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurrealdean “salatutako egintza”, “hautsitako araua”, ‘kalifikazioa” “salatutakoa” eta “zenbatekoa” izenburuak dituzten laukietan ageri dira.

3. Aurkeztutako alegazioek eta, halakorik bada, eskatutako frogaren praktikak ez dute inola ere egindako arau haustea ukatzen; beraz, ez dira onartuak izan.

4. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean, salatuak bidezkotzat jotzen duena alegatu ahalko du eta egoki deritzon agiriak aurkeztu. Horretarako Udaletxeko Erregistro Orokorrera jo beharko du, edo azaroaren 26ko 3 1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideetakoren bat erabili.

5. Beste aldetik, aditzera ematen da espedientea eskura duela Uharteko Udalaren bulegoetan, bulego orduetan eta lanegunetan, hura aztertu dezan, baita, hala balitz, arau-haustearen argazkia ere, salatzailearen txostenaren etilometroaren egiaztatze ziurtaginarena, arau haustea baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik bada, eta zinemometroaren egiaztatze ziurtaginaren arau haustea gehiegizko abiaduragatik bada.

Uharten, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Espedientea: MULTRAF/2013/128. Jabea (Matrikula): Teogenes Marin Alducin (3962-FDJ). Lekua: Itaroa Mer. G. Data: 2013/03/27. Ordua: 14:25. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2C. ZEO: 92.2C. ORD: -.

Espedientea: MULTRAF/2013/161. Jabea (Matrikula): Mario Viguria Monente (5734-FZN). Lekua: Portal, 1. Data: 2013/04/24. Ordua: 11:35. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 38.3. ZEO: 91.2M5. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1313776