6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERA
Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren
likidazioaren jakinarazpena
Ondoko zerrendan ageri den hirilurren balioaren gaineko zergaren likidazioak jakinarazi ahal izan ez direnez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ediktu hau, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.
Espediente zenbakia: 20120100000D119. Data: 2012.06.29. Titularra: Mikel Ugarte Susperregui. Kopurua: 621,95 euro.
Zergaren likidazioa 30 egun balioduneko epean ordaindu behar da, hau irmo denetik kontatzen hasita. Epe hori igarotzen bada likidazioa ordaindu gabe, ordainarazpena premiamendu-prozeduraren bitartez bideratuko da.
Likidazio horien aurka, ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Beran, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1313720