198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1936/2013 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 5eko 0291/2013 Ebazpenean baimendutako gastua handitzen duena. Hartan, 172.000 euroko gastua baimendu zen “Enplegu plana. Toki garapena sustatzeko programak EGF 2007ES05UPO001” izeneko 15100 170001 4819 241105 kontu-sailaren kargura, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 2817/2005 Ebazpenean enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzak arautzen zituen deialdirako.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 5eko 0291/2013 Ebazpenaren bidez, 172.000 euroko gastua baimendu zen 2013ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Toki garapena sustatzeko programak EGF 2007ES05UPO001” izeneko 15100 170001 4819 241105 kontu-sailaren kargura (biltegi zentraleko zenbakia: 4214).

Guztira baimendutako zenbatekoan, akats batengatik, 124.000 euro sartu ziren, alde batetik, 2012an hartutako konpromisoei dagozkienak eta gainerakoa enplegurako eta toki garapenerako agenteen 2013ko abuztuaren 31 arteko luzapenak ordaintzeko aurreikuspenari, beste programa bat prestatzen zen bitartean. Akats hori atzemanik, uztailaren 3an 124.000 euro libratu ziren.

Nafarroako egoera sozioekonomikoagatik, programa berri hori ezin izan da garatu; hortaz, hori gertatu bitartean, beharrezkotzat jotzen da enplegurako eta toki garapenerako agenteei buruzko diru-laguntzetarako eskaeren luzapena handitzea, diru-laguntza horren luzapena 2013ko abenduaren 31 arte handituta; horrek 2013ko gastuari 50.000 euro gehitzera behartzen du.

Azaldutakoarekin bat, eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdirako baimendutako gastua aldatzea, 98.000 eurokoa izanen baita. Deialdi hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 5eko 0291/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Irabazi asmorik gabeko entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko urriaren 8an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1313910