198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 713/2013 prozedura arrunta

Asunción Corchon Enciso andreak, Zaragozako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Miguel A. Sarasa López jaunak eskaturik, langilearen borondatezko kontratu-amaieragatiko erreklamazioa dela eta, prozesua bideratu da, 0000713/2013 prozedura arrunt gisa erregistratua, ondokoen aurka: TB Solutions Advanced Technologies S.L., Instituto Cientifico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra S.L., TB-Solutions Technologies Software S.L., TB-Solutions Security S.A., TB Confetitika S.L.U., TB Solutions Sevenclick S.L., Another Code S.L., Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra S.L. eta Incita Services & Solutions S.L.U. Hori dela eta, erabaki da TB-Solutions Security S.A.ri, Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra S.L.ri eta Incita Services & Solutions S.L.U.ri zitazioa egitea, non diren jakiterik ez baitago, 2013ko azaroaren 20ko 10:30ean ager daitezen Lan arloko 1. Epaitegiko judizio-aretoan (Ranillas etorbidea 89-97, Vidal de Canellas eraikina, G esk., 2. solairua, 28. judizio-aretoa, beheko solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmorik baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta TB-Solutions Security S.A.ri, Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra S.L.ri eta Incita Services & Solutions S.L.U.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Zaragozan, 2013ko uztailaren 26an.–Idazkari judiziala, Asunción Corchon Enciso.

Iragarkiaren kodea: J1313206