198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 73/2013 epaia

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Caja Laboral Popularrek eskaturik, organo judizial honetan Obetrans Tudela S.L.ren aurka bideratzen ari diren judizio arrunteko autoen barrenean, hitzez hitz hauxe dioten ebazpena eta/edo zedula eman dira 2013ko uztailaren 9an:

Erregearen izenean.

73/13 epaia. Epaile magistratua: Ángel de Pedro Tomás jauna. Barruti judiziala: Tutera (Nafarroa) Eguna: 2012ko uztailaren 9a. Alderdi demandatzailea: Caja Laboral Popular Cooperativa de Crédito. Prokuradorea: Arnedo jauna. Abokatua: Alonso Medrano jauna. Alderdi demandatua: Obetrans, S.L. Auzi-ihesean da. Judizioaren xedea: leasing kontratua.

Epaitza.

Osorik baiesten dut Arnedo prokuradore jaunak, Caja Laboral Cooperativa de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Obetransen aurka, errentari den aldetik, jarritako demanda eta, horrenbestez:

–Deklaratzen dut suntsiarazita dagoela 2007ko urriaren 31ko errentamendu finantzarioko edo leasingeko kontratua, Caja Laboral Cooperativa de Créditok (enpresa emaile gisa) eta Obetransek (demandatua) hitzartua, 6700340844 zenbakiarekin identifikatua, Mercedes Actros 2551 LS kamioia (4885 matrikula) dela eta; errentariak ibilgailua eman behar dio demandatzaileari.

–Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 20.235,71 euro ordaintzera, mugaeguneratutako baina ordaindu gabeko kuotengatik, eta mugaeguneratutako kuoten %10 eta berandutza interesak ziurtapenen 2011ko martxoaren 23ko datara bitarte.

–Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari berandutza interesak ordaintzera, urteko %24, 2011ko martxoaren 23ko kontu itxieratik ordaindu gabeko kuotei dagokienez, osorik ordaindu arte, urteko %24ko interes tasan.

–Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zigor klausularen kontzeptuan 2119,22 euro ordaintzera, hilabete bakoitzeko edo hilabete zatiki bakoitzeko, kontratua suntsitzen denetik hasita errentatzaileari benetan eman arte.

–Alderdi demandatuak kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Eraman bedi jatorrizkoa Epaien Liburura, eta utzi lekukotza nahikoa jatorrizko autoetan.

Epai honek ez du gauza epaituaren ondoriorik sortzen eta, haren aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke jakinarazpenaren ondoko hogei egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Iruñeko Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Obetrans Tudela, S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2013ko irailaren 24an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1313233