4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 309/2013 prozedura
María Asuncion Hernández Jiménez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriro hasteko 0000309/2013 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Ana Rosa Soret Compes andreak eskaturik, honako finka honen zuzenketa egiteko:
Etxe bat Alesbesen, Los Muchos kaleko 75ean (gaur egun hirurogeita hiru). Bi solairu ditu eta maila, eta orubeak berrogeita hamabost metroko azalera du. Mugak: eskuinaldean, sartuz, Miguel Arenalena, ezkerraldean María Lucas Arandarena eta atzealdean Los Corralillos kalea.
Erregistroko azken titularra: Lucio Uriz y Amigot jauna.
Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 522. liburukia, 23. liburua, 198. orria, 1327. finka, Alesbesen (Nafarroa).
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, dei egiten zaie erregistroko azken titularrari (Lucio Uriz y Amigot), jaraunsle ezezagunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Tuteran, 2013ko irailaren 23an.–Idazkaria, María Asunción Hernández Jiménez.
Iragarkiaren kodea: J1313337