198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 138/2013 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 138/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Carmen Fernández Aliagari eta José Luis Alvero Francesi (María Rosa Yanguas Pérezekin ezkondurik dago) erregistroko titular gisa, egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finken deskripzioa:

Bat.–Landa finka, Cintruénigoko udal mugapean, El Torrejón alderdian, zazpiehun eta bat metro eta zortzi dezimetro koadrokoa.

Mugak: iparraldean, 1.628. lurzatia, Jesús Trincado Chiviterena, eta 1.623. lurzatia, Miguel Alvero Jiménezena; ekialdean 1.633. lurzatia, Tomas Gómez Andrésena; eta mendebaldean, 1.625 lurzatia. Catalina Juana Rinco Durorena. 7. poligonoko 1.640. finka. Jabetza Erregistroan Carmen Fernández Aliagaren izenean dago inskribaturik.

Tuterako Jabetza Erregistroko 11.640. finka da; 1.845. liburukia, 121. orria.

Bi.–Hainbat motatako zuhaitzak, Cintruénigoko udal mugapean, El Torrejón izeneko alderdian. 250 metro eta 73 dezimetro koadro ditu, eta hauek ditu mugak: iparraldean, 1.641. lurzatia, Alfonso Moreno Sesmarena, eta 1.643. lurzatia, Milagros Fernández Azcuerena; hegoaldean, 1.640. lurzatia, Javier Tobajas Montesena; ekialdean erreka; eta mendebaldean 1.638. lurzatia, Milagros Fernández Azcuerena. Cintruénigoko 7. poligonoko 1.624. lurzatia da.

Ez da ageri Jabetza Erregistroan inskribaturik.

Hiru.–Landa finka Cintruénigoko udal mugapean, El Torrejón izeneko alderdian, 586 metro eta 52 dezimetro koadrokoa. Mugak: iparraldean 1.627. lurzatia, Javier Tobajas Montesena; hegoaldean, 1.746. lurzatia, María Dolores Pérez Bearena; ekialdean, 1.747. lurzatia, Miguel Alvero Jiménezena, bidea eta aipatutako 1.627. lurzatia; eta, mendebaldean, 1.627. lurzati horixe. Cintruénigoko 5. poligonoko 1.627. lurzatia da.

Ez da ageri Jabetza Erregistroan inskribaturik.

Lau.–Lursaila Cintruénigon, Huerta Alta izeneko alderdian. Finkoa. Bost area eta hirurogei zentiarea ditu, hamar almuteren baliokide. Hauek zituen mugak: iparraldean, Francisco Fernández; ekialdean, Joaquín Pérez; hegoaldean, La Huerta erreka; eta mendebaldean José Luis Alvero Francés. María Rosa Yanguas Pérezekin ezkondurik dagoen José Luis Alvero Francesen izenean dago inskribatua.

Tuterako Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1004. liburukia, 242. orria, 5.037. finka.

Bost.–Landa finka Cintruénigoko udal mugapean, El Torrejón izeneko alderdian, zortzi almuteko azalera duena, berrogeita zortzi metro eta laurogeita hamasei dezimetro koadroko azaleraren baliokide. Mugak: iparraldean, Miguel Alvero; hegoaldean La Huerta erreka; ekialdean Javier Tobajas; eta mendebaldean, José Alvero.

Ez da ageri Jabetza Erregistroan inskribaturik.

Eta zitazio gisa balio izan dezan, honako hau luzatzen dut.

Tuteran, 2013ko ekainaren 17an.–Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1313326