4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 87/2012 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan 87/2012 hitzezko prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
148/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko irailaren 26an.
Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 87/2012 hitzezko judizioko autoak aztertu ditu. Almacenes Generales para la Construcción S.A.k sustatu du, José María Ayala Leoz prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelariak lagunduta, auzi-ihesean diren Calvo Pérezen eta José Arcángel Orta Royoren aurka, sozietateen administratzaileen aurkako erantzukizunezko ekintzak direla eta.
Epaitza:
Baiesten dut José María Ayala Leoz prokuradoreak, Almacenes Generales para la Construcción S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean diren Calvo Pérezen eta José Arcángel Orta Royoren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, kondenatzen ditut batera eta solidarioki 4.474,87 euro ordaintzera, gehi 2004ko abenduaren 15etik ebazpen honen eguna arte sorrarazitako berandutza-interesak; hortik aurrera, PZLaren 576. artikuluan ezarritako interesak sorraraziko dira.
Demandatuak kostuak batera eta solidarioki ordaintzera kondenatzen dira.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Epaile magistratua.
Eta Francisco Javier Calvo Pérezi eta José Arcángel Orta Royori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 26an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.
Iragarkiaren kodea: J1313377