1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Zazpigarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 3074/2011 Ebazpenaren bidez, behin Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko lanpostu hutsak aukeratuta eta izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztatuta, etxezain izateko 42 izangai izendatu ziren; deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen 43 lanpostu betetzeko egin zen, eta 2011ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 5ean. Txanda irekian proposatutako izangai batek ez zuen izendapenerako eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
Izendatutako hiru izangairi eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean; eta beste bederatziri borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, administrazio berean beste lanpostu finko batean lanean jarraitzea hautatu baitzuten.
Aurrekoa kontuan hartuta, 2012ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, zerrendako hurrengo izangaien alde. Horiek ere funtzionario izendatu ziren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren bidez.
Bestetik, izangai izendatu horietako biri eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean; eta beste bosti borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik beretik, administrazio berean beste lanpostu finko batean lanean jarraitzea hautatu baitzuten. Horregatik, bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, igoera txandako izangai hauen alde: Alfonso Carlos Orzanco Ojer jauna, María Reyes Martínez Alegría andrea, Miren Nekane Erdocia Zufiaurre andrea, Javier Ansó Carlos jauna, José Luis Felipe Torrado jauna, Cristian Martínez Esteban jauna eta Armando Liaño Sola jauna.
Izangai horietatik José Luis Felipe Torrado jaunak ez zuen aurkeztu eskatzen zen dokumentazio frogatzailea; Cristina Martínez Esteban andreari eta Carlos Orzanco Ojer jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean aritzeagatik; eta Armando Liaño Sola jaunari eta María Reyes Martínez Alegría andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan beste lanpostu finko batean aritzeagatik.
Horiek horrela, aipatu diren artikuluak, izangaien hautaketaren hurrenkera eta ondoriozko lanpostuen baldintzak kontuan harturik, izendapen proposamena osatu zen, honako hauek sartuz: Iñigo Gambra Uriz jauna, María Elena Beaumont Aristu andrea, Carlos Perales Villanueva jauna, José Luis Galera Centeno jauna eta Rosa Muñoz Marín andrea.
Carlos Perales Villanueva jaunak eta José Luis Galera Centeno jaunak ez zituzten betetzen deialdiko 2. oinarriko baldintzak eta Iñigo Gambra Uriz jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean aritzeagatik. Hartara, izendapen proposamena osatu zen, bertan sartuz Inmaculada Fernández Moreno andrea, José Javier Ulzurrun Puy jauna eta Juana María Rosa Hernández andrea. Gero, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen, María Isabel Galarreta Iriarte andrea sartzeko. Horiek guztiak martxoaren 4ko 453/2013 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izangai horietatik Inmaculada Fernández Moreno andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean aritzeagatik, eta José Javier Ulzurrun Puy jaunari eta María Isabel Galarreta andreari, beste lanpostu finko batean aritzeagatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Hortaz, izendapen proposamena osatu zen honako hauek sartuz: Kristina Beorlegui Karlosena andrea, María Josefa Azpiroz Zabaleta andrea eta Silvia Mezquiriz Oroz andrea.
Aipatutako izangaietatik, María Josefa Azpiroz Zabaleta andreak ez zuen betetzen deialdiko 2.1.2 a) oinarrian eskatzen zen baldintza (abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea), eta Silvia Mezquiriz Oroz andreak berariaz egin zion uko etxezain izendatua izateari eta horrek dakartzan eskubideei; hortaz, Kristina Beorlegui Karlosena andrea izendatu zen; hari, halaber, borondatezko eszedentzia eman zitzaion, beste Administrazio Publiko batean lanpostu finko batean aritzeagatik. Horregatik denagatik, igoera txandako Ana María Larrondo Carretero, Beatriz Rubio Sánchez eta José Ildefonso Aldunate Garro jaun-andreekin osatu zen izendapen proposamena.
Aipatutako izangaietatik, Beatriz Rubio Sánchez andreak ez zuen betetzen deialdiko 2.1.2 a) oinarrian eskatzen zen baldintza (abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea); hortaz, Ana María Larrondo Carretero andrea eta José Aldunate Garro jauna izendatu ziren; haiei, halaber, borondatezko eszedentzia eman zitzaien, beste Administrazio Publiko batean lanpostu finko batean aritzeagatik. Horregatik denagatik, bidezkoa da igoera txandako Beatriz Cedazo Tellechea andrearekin eta txanda irekiko Javier Lobejón Sánchez eta Jorge Oroz Baztan jaunekin osatzea izendapen proposamena. Horiek, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egunean, deialdiko 7.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Hautapen eta Hornikuntza Ataleko burua, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F1313649