4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 185/2012 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 185/2012 betearazpen-prozeduran kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hiru eguneko epea ezartzen da errekurtsoak aurkezteko.
Eta Construcciones y Excavaciones Dakar Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko irailaren 27an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1313514