198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio zedula. Titulu judizialak betearazteko 149/2012 prozedura

149/2012 betearazpenean, hirugarrengotzaren auziari buruzko bilera eginen da 2013eko azaroaren 5ean, 11:30ean, 103. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaio Servicios Agrícolas y Ganaderos Valtierra Sociedad Limitadari, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaio.

Ekitaldi horretan bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia bera gabe eginen da.

Iruñean, 2013ko irailaren 25ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1313411