198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1225/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 0001225/2012 prozedura arrunteko autoak bideratu dira, Andoni Gonzalo Ayala Mayak eskaturik, Construcciones Altxutxate, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, eta horietan zedula eman da. Hona hemen, hitzez hitz:

–Zitazio zedula:

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, arestian aipatutako prozeduran epaitegiko idazkariak emandako ebazpenaren arabera, honakoa egiten dut, legezko zitazioa egiteko balio izan dezan.

–Zitazioa egiten zaion pertsona (alderdi demandatu gisa):

Construcciones Altxutxate, S.L. (non den jakiterik ez dago).

–Zitazioaren xedea:

Halakotzat agertzea adiskidetze-ekitaldietara, eta judiziora, halakorik badago.

Erantzutea kontrako alderdiak eskatutako galdeketari, epaiketaren xede diren eta epaile magistratuak onartzen eta egoki deklaratzen dituen gertakari eta inguruabarrei buruz.

–Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen:

Dei egiten zaie alderdiei adiskidetze ekitaldia egiteko idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2013ko azaroaren 12an eginen da, 11:25ean, adiskidetze-ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2013ko azaroaren 12an, 11:30ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

–Legezko ohartarazpenak:

Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen du (LJALaren 58.1 artikulua).

Iruñean, 2013ko irailaren 26an.

Idazkari judiziala.

Eta Construcciones Altxutxate, S.L. enpresari legezko zitazioa eta ohartarazpenak egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-oholean jar dadin.

Iruñean, 2013ko irailaren 26an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1313403