198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 261/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko irailaren 27an.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria. Aditzera ematen dut:

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 261/2013 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez José Antonio Giraldo Aguas jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta José Antonio Giraldo Aguas jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut Iruñean, 2011ko irailaren 27an; fede ematen dut. idazkari judiziala.

Iragarkiaren kodea: J1313478