4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1252/2012 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Cerámicas Navagres, S.A.k eskaturik bideratu dena Estación de Ocio, S.L.ren aurka 9.424,57 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.
Alderdi demandatzaileari igortzea, hala badagokio, berariazko betearazpen demanda egin dezan, eta jakinaraztea abokatuak eta prokuradoreak parte hartzea beharrezkoa dela, baldin eta betearazpenaren zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).
Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela idatziz, epaitegi eskudunari zuzendua, jakinarazi ondoko bost eguneko epean. Han, ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da. Errekurtso horrek ez du ondorio etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea.
Eta Estación de Ocio, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 26an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1313361