4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 573/2013 prozedura
Francisco Javier Isasi Barbier, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. epaitegiko ordezko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 573/2013 prozedura bideratzen ari da, Margarita Lecea Lópezek eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:
Landa finka. Baratzea Cerradeya edo Corradeya alderdian. Olaztin. Mugak: iparraldean bikario etxeko baratzea, hegoaldean Francisco Bengoechearena eta Andrés Miquélezena dena, beste bat Miguel Barrenarena, eta mendebaldean, bikario etxeko patioa. Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 743. liburukia, 5. liburua, 72. orria, 2. inskripzioa.
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Iruñean, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1313324