4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1394/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, aitatasunaren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Iruñean, 2013ko irailaren 12an.
Ezesten dut José María Ayala Leoz prokuradure jaunak, Evelin Balbuena Núñez andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, Fiskaltzak parte harturik, eta auzi-ihesean den Tomás Cortorreal de Jesús absolbitzen dut. Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordainduko ditu.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Eta Tomás Cortorreal de Jesúsi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko irailaren 17an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1313293