2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, familia-langile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, familia-langile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.
Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren oinarrietan aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2013ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean.
Noain Elortzibarren, 2013ko irailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.
ERANSKINA
IZANGAIAREN IZENA | NAN |
CALDERON ZUDAIRE, MARTA | 33.446.403X |
BEROIZ SUBERVIOLA, M.ª JOSE | 44.628.374W |
Iragarkiaren kodea: L1313813