2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Funtzionario bilakatzea
Deierriko Udalak, 2013ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea 1. eranskinean agertzen diren langileen sarrera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, honako hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, 2013ko uztailaren 1etik aitzina ondorioak izanen dituena.
Bigarrena.–Banan-banan jakinaraztea interesdunei eta haren eranskinarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Aritzalan (Deierri), 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Luis Albéniz Echeverria.
1. ERANSKINA
Izen-deiturak: Ana Esther Irurzun Gorena. Maila: C. Antzinatasuna: 1996ko uztailaren 1a. Funtzionario gradua: 2.a.
Iragarkiaren kodea: L1313780