2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 15/2013, 16/2013, 17/2013, 18/2013 eta 19/2013 espedienteak.
Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2013ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
–15/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
“Diru-sarreren eta kreditu transferentzia baten bidez sorrarazitako kredituen espedientea, Zuzeneko enplegu aktiboko programarako 24 pertsona kontratatzearen gastuak ordaintzeko 2013ko Gizarteratze Errenta jasotzen duten pertsonendako” (15/2013 espedientea), 140.200 euro egiten duena.
1. Gastuak goititzea.
0.3234.1 Gizarteratze errentako enpleguko lan-kontratudunen ordainsariak: 140.200 euro.
Guztira, 140.200 euro.
Diru-sarreren bidez sorrarazitako kredituen espedientearen finantzabidea.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.4 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, Gizarteratzeko errentak: 137.200 euro.
Kreditu transferentziaren bidezko espedientearen finantzabidea.
3. Gastuak beheititzea.
0.1210.1 Langileen gastuetarako poltsa: 3.000 euro.
Bi espedienteen guztizko finantzabidea: 140.200 euro.
–16/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
“Kreditu transferentzia egiteko espedientea, Club Peña Sport de Fútbol-ekiko hitzarmen berriaren ondoriozko gastuak estaltzeko” (16/2013 zenbakiko espedientea), 2.000 eurokoa.
1. Gastu goitituak.
0.4521.4 Transferentziak, Peña Sport babestea: 2.000 euro.
–Kreditu transferentziaren bidezko espedientearen finantzabidea.
2. Gastu beheititua.
0.1112.1 Zinegotzien ordainsariak: 2.000 euro.
–17/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
“Kreditu bereziaren espedientea, ekaitzek hondatutako herriko bideak konpontzeko obren gastuak estaltzeko” (17/2013 zenbakiko espedientea). Kreditu berezia 70.000 eurokoa da.
1. Gastu goitituak.
0.5310.6 Herriko bideak egokitzeko lanak: 70.000 euro.
Kreditu bereziaren bidezko espedientearen finantzabidea.
2. Diru-sarrerak.
0.9 Epe luzerako maileguak: 70.000 euro.
–18/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
“Kreditu bereziaren espedientea, “El Vivero” herrilurretako finka ureztalur bilakatzetik eratorritako gastuak estaltzeko (18/2013 zenbakiko espedientea). Kreditu berezia 13.900 eurokoa da.
1. Gastu goitituak:
0.5310.6 Herrilurrak ureztalur bilakatzea: 13.900 euro.
Kreditu bereziaren bidezko espedientearen finantzabidea.
2. Diru-sarrerak:
0.9 Epe luzerako maileguak: 13.900 euro.
–19/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
“Kreditu bereziaren espedientea, Martínez Espronceda kalean obrak egiteko proiektua idaztetik eratorritako gastuak estaltzeko” (19/2013 zenbakiko espedientea). Kreditu berezia 30.300 eurokoa da.
1. Gastu goitituak.
0.4323.6 Obrak Martínez Espronceda kalean: 30.300 euro.
Kreditu bereziaren espedientearen finantzabidea.
2. Diru-sarrerak.
0.9 Epe luzerako maileguak: 30.300 euro.
Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Bidezko jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2013ko irailaren 18an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1312947