198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa Arau Subsidiarioetan, 5. poligonoko 327. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Santakarako Udalak aldaketa puntuala onetsi du Santakaran indarra duten Arau Subsidiarioetan, 5. poligonoko 327. lurzatiari dagokionez, Nuestra Señora de Ujué karrikako 18an baitago, José Miguel Marco Murillok sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, agindu da espedientea jendaurrean egoteko hilabetez, behar diren iragarkiak Udalaren oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaraturik, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2013ko irailaren 20an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1313717