2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Eskumenak Aholkaluritza Juridikoko zuzendariaren esku uztea
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko urriaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 01-OCT-12 (3/AL).
“Abenduaren 16ko 57/2003 Legearen 127. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau erabaki da:
1.–Ondoko eskudantziak Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren esku uztea, Udal Administrazioaren Antolaketaren gaineko Erregelamenduan egozten zaizkion gaiei dagokienez:
A) Kontratazioak eta erosketak, epaitegietako prokuradore zerbitzuaren kontratuaren ondoriozkoak eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria den aldetik dituen eskudantziekin ikusteko duten kontratu guztien ondoriozkoak, barne harturik hainbat urtetakoak direnak, baldin eta haien zenbatekoa 31.000,00 euro edo gutiago bada; orobat, Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren ebazpenaren bidez esleitutako kontratazioei dagozkien aldaketak, haien zenbatekoa esleipen prezioari batu eta 31.000,00 euro baino handiagoa denean, betiere aldaketa horien zenbateko osoa ez bada esleipen prezioaren %20 baino handiagoa.
B) Kudeaketa ekonomikoaren garapena Aholkularitza Juridikoko zuzendarien eskutan utzitako gaietan.
C) Aitzineko atalean ezarritakoaren arabera haren esku utzi diren gastuak baimendu eta xedatzea, betiere zenbatekoa 31.000,00 euro edo gutiago bada.
2.–Tokiko Gobernu Batzarraren dekretu honek onesten den puntutik aitzina izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.“
Iruñean, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1313721