2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
12. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, 12. aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2013ko udal aurrekontuan. Kreditu gehikuntza eta kreditu berezi bat da, honako hauek egiteko: gastu juridikoetarako kontu-saila handitzea, San Migel ikastetxeko lehen solairura sartzeko obrak sartzea eta herriko argien kableak berrezartzea Argia parkean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Orkoienen, 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1313811