2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa Udalaren Erregelamendu Organikoan, boto-eskuordetzea sartzeko. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko biilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udalaren Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoan, zinegotzien boto-eskuordetzea sartzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 eta 70.2 artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da Erregelamendu Organikoan egin aldaketa, eta horrek indarra hartuko du testu osoa Aldizkari Ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.
Orkoienen, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1313783