198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, María Mira kultur etxearen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo María Mira kultur etxearen erabilera arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2013ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1313766