198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal ordenantza, Bigarren eskuko gauzen salmenta arautzen duena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bigarren eskuko gauzen salmenta arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1313750