198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako aldaketa xehakatua, DIASAk sustatua Orkoiengo Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 31. artikuluan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko irailaren 26an egin bilkura berezian, erabaki zuen hirigintzako aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Orkoiengo Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 31. artikuluan, DIASAk sustaturik (Distribución Internacional de Alimentación, S.A.).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1313727