198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Akats zuzenketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan

Delako ordenantza 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an. Ikusirik hartan zenbait akats daudela, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak.

10085. orrialdean, 29. artikuluan, honela dioen lekuan: “3. Irizpide horiek aplikatzeko, Nekazaritza eta Herrilurren Batzordeak familia unitate bakoitzari puntuazio bat esleituko dio”, honela behar du: “3. Irizpide horiek aplikatzeko, Nekazaritza eta Herrilurren Batzordeak, lan taldeak edo eskumen hauekin ezartzea Udalak erabakitzen duen organoak familia unitate bakoitzari puntuazio bat esleituko dio”;

Eta orrialde eta artikulu berean, hau dioen tokian: “b) Familia unitateko nekazarien kopurua (Ogibide nagusia nekazaritza edo abeltzaintza duena edo Nekazaritzako Gizarte Segurantzan). Eskala hau aplikatuko da:

Familia unitateko titularra eta/edo senar-emazte nekazariak: bi puntu.

Puntu bat gehiago familia unitateko kide nekazari bakoitzeko.

c) Familia unitateko kide nekazarien kopurua:

Familia unitatearen titularrak ogibide nagusia nekazaritza duenean = 3 puntu. Nekazaritzako Gizarte Segurantza; 1,5 puntu.

Ogibide nagusia nekazaritza duen familia unitatearen titularraren senarra edo emaztea = 2 puntu. Nekazaritzako Gizarte Segurantza; puntu 1.

d) Familia unitateko kideen kopurua:”; honela behar du:

“b) Familia unitateko nekazarien kopurua (Ogibide nagusia nekazaritza edo abeltzaintza duena edo Gizarte Segurantzako kideak nekazaritzan aritzeagatik). Eskala hau aplikatuko da:

Familia unitatearen titularrak ogibide nagusia nekazaritza duenean = 3 puntu. Gizarte Segurantzako kidea nekazaritzan aritzeagatik; 1,5 puntu.

Ogibide nagusia nekazaritza duen familia unitatearen titularraren senarra edo emaztea = 2 puntu; Gizarte Segurantza nekazaritzan aritzeagatik; puntu 1 horietako bakoitzagatik.

c) Familia unitateko kide kopurua:”

10085. orrialdean, 30. artikuluan, honela dioen lekuan: “Atal honetan aipatzen diren esleipenak egiterakoan, Udalak beretako gordeko ditu” honela behar du: “Atal honetan aipatzen diren esleipenak egiterakoan, Murillo el Frutoko Udalak beretako gordeko ditu”; eta

10086. orrialdean, 39.c) artikuluan, gaztelaniazko edizioan, honela dioen tokian: “y, en su caso, par quienes opten”, honela behar du: “y, en su caso, para quienes opten”.

Murillo el Fruton, 2013ko urriaren 3an.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1313761