2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik
Murchanteko Udaleko alkateak, 2013ko urriaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:
“Ikusirik oporrak direla-eta aurtengo urriaren 14tik 19ra bitarte udalerritik kanpo egonen naizela.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta 2012ko urriaren 14tik aitzina izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
EBATZI DUT:
1. José Luis Sánchez Agramonte lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2013ko urriaren 14tik 19ra bitarte; epe horretan bere gain izanen ditu.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Murchanten, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1313770