2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa, Ledeako Udaleko Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Ledeako Udalak, 2013ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. 2013ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzako aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ledean, 2013ko irailaren 16an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
ALDAKETA UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN
9. artikulua. Ledeako Udalak, indarra duen legediak emandako ekintza zibil edo administratiboak erabiltzea galarazi gabe, ur hornidura eteten ahalko die zerbitzuaren erabiltzaileei, honako kasu hauetan:
a) Fakturazioko hiru ordainagiri edo gehiago edo 150,00 eurotik gorako zenbatekoa ez ordaintzeagatik, hilabeteko epean, zorra jakinarazten denetik.
b) Erabiltzailearen utzikeriagatik, bere instalazioetako matxuren konponketei edo kontagailu matxuratuen aldaketari dagokienez, Udalak idatziz jakinarazten duenetik hogei egun baino gehiago pasatzen badira matxura konpondu edo kontagailua aldatu gabe.
c) Udalaren baimenik gabe erabiltzaile bat horniduraz baliatzen denean edo hornitzen den ura baimendutako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.
d) Erabiltzaileak txertatzen uzten badu edo txertatzen baditu adarrak bere instalazioan, hargunerako baimenean sartzen ez diren beste finka, lokal edo etxebizitza batzuetara ura desbideratzeko.
e) Udal langileek Udalaren sareetan ur kontsumorako adarrak aurkitzen dituztenean hargunerako baimenik gabe eta/edo kontagailurik gabe, hau da, ezkutuan eginak. Kasu horretan Udalak berehala eteten ahalko du ur hornidura adar horietan, tramite gehiagorik gabe.
f) Erabiltzaileak ez badie hornidura baimendua hartzen duen lokalean sartzen uzten Udalak baimendutako langileei, beren nortasun agiria dutela, instalazioak ikuskatu edo kontagailuen irakurketak egitera joaten direnean ordu baliodunetan.
9. bis artikulua. Ordenantza honetan aurreikusitako berehalako eteteak izan ezik, Udalak argi eta garbi jakinaraziko dio erabiltzaileari ur horniduraren etetearen gaineko espedientea hasi dela, eta interesdunari entzunen zaio hamar egun baliodunean, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Epe hori inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, edo epearen barnean aurkezten direnak ebatzita, prozedura bukatuko da alkateak ematen duen ebazpenaren bidez.
Udalak ezin izanen du ur hornidura eten jai egunetan edo edozein arrazoi dela-eta, jendeari harrera egiteko zerbitzu administratibo eta teknikoa ez dagoenean, berehalako kasuetan izan ezik, zerbitzua berriro ezartzeko tramitazio osoaren ondorioetarako, ezta inguruabar horietako batzuk gertatzen diren aurreko egunean ere.
Zerbitzua ezarriko da hornidura etetea ekarri zuten inguruabarrak konpontzen diren egunean, edo horrela ez bada, hurrengo egun baliodunean.
Hornidura etetearen gaineko jakinarazpenak honako datu hauek izanen ditu, gutxienez:
–Erabiltzailearen izena eta helbidea.
–Finka hornituaren identifikazioa.
–Noiztik aurrera izanen den horniduraren etetea.
–Etetea ekarri duen arrazoia, zehaztua.
–Udalaren bulegoen helbidea, telefonoa eta ordutegia, etetea eragin duten arrazoiak zuzentzeko.
Horniduraren lotura berria Udalak eginen du eta erabiltzaileari kobratzen ahalko dio jarduketa hori; gehienez ere 50,00 euro izanen dira.
Ordenantza honen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ledeako Udalari ur hornidura eteteko ahalmena ematen dizkion arrazoietako batek 3 hilabete baino gehiagoz jarraitzen badu, etetearen egunetik hasita, entitate hornitzaileak bukatutzat ematen ahalko du baimena. Horrek ez ditu deusetan ukatuko dituen eskubideak, zorrak eskatu, hori baldin bada, eta sortzen ahal diren kalte eta galerak konpontzeko. Kasu horretan, hornidura berriro lotzea nahi duen erabiltzaileak baimena eskatu beharko du horniduraren hargune berrirako eta dagokion tasa ordainduko du, ordenantza honen 5 c artikuluarekin bat.
Iragarkiaren kodea: L1312920