198. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2014ko karga tasak

Udal honek, 2013ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.–Honako karga tasak finkatzea:

–Hiri-kontribuzioaren ordainarazpenaren karga tasa %0,35ean finkatzea.

–Landalurren ordainarazpenaren karga tasa %0,43an finkatzea.

–Jarduera ekonomikoak: lizentzia fiskalaren tarifei 1,10eko indizea aplikatzea.

–Eraikin, instalazio eta obren gaineko zergaren karga tasa %3,1ean finkatzea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeraren 175. artikuluan aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatzea.

2.–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka ondoko errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Etxalarren, 2013ko urriaren 4an.–Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1313723