2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal erregelamendu organikoa. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Eguesibarko Udal erregelamendu organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua bete beharrez, hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egonen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.
Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko urriaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1313810